XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Dauzkazun bolak beren masaren arabera zenbakitu, 1, 2, 3, ... n.

3. Utz bolak elkarren txandan plano makurretik eror daitezen.

Ikus bakoitzak uzten duen arrastoa, eta jartzazu seinale bat identifikatu ahal izateko.

3.1. Arrastorik handiena, zein bolak utzi du? Zeinek txikiena?.

3.2. Bolaren masaren eta utzitako arrastoaren arteko erlazioa erabaki.

Idatz itzazu zuk zeuk atera dituzun ondorioak.

4. Aldatu plano makurraren inklinazioa (30 ampdeg;) eta plastilinazko beste plantxa bat erabiliz egin ezazu muntaketa bera.

Bota bolak, lehen egin duzun bezalaxe.

4.1. Konpara itzazu bola bakoitzak aurreko experientzian eta oraingoan utzitako seinaleak.

Zeintzu dira handiagoak?.

5. Egin muntaketa bera, baina plastilinazko beste plantxa bat erabiliz eta plano makurrari 45ampdeg; emanez.

Utz bolak eror daitezen.

5.1. Bola bakoitzak utzitako seinaleak konpara itzazu aurreko experientzietakoekin.

Zeintzu dira handiagoak?.

5.2. Lehenengo kasuan, bolaren masa handiagoa zen neurrian arrastoa ere handiagoa zela ikusi duzu.

Masaz gain, zeren baitan dago arrastoaren intentsitatea?.

Bola guztiek LAN bat egin dute: horrekin ados izango zara, noski.

6. Plastilinazko hiru plantxak behatuz, esan zein bolak utzi duen arrastorik handiena eta hiru kasuetariko (15ampdeg;,30ampdeg;,45ampdeg;) zeinetan.